2026-2027 ikasturtean pintura ikastaroak emango dizkie Arte Ederretan Lizentziatua den Amaia Bengoak haur eta helduei. Izena eman ahal izango da irailaren 14tik 16ra, 17:00etatik 19:00etara Kulturateko Pintura Gelan (sarrera Sebero Altube plazatik). Taldeak mugatuak izango dira, eta Arrasateko Udalak aurreratu duenez, lehentasuna izango dute aurreko ikasturtean ikasle izan direnek. Plaza kopurua baino jende gehiagok ematen badu izena, zozketa bidez esleituko dituzte plazak. Zozketa irailaren 18an egingo da, eta hautatutakoei jakinaraziko zaie.
Ikastaroaren prezioari dagokionez, helduen matrikula 225 eurokoa izango da (3 ordu astean irailetik ekainera); haurrena, 1.112,50 euro (1,5 ordu astean irailetik ekainera), eta zapatuetan, 150 euro (2 ordu irailetik ekainera). Haurren kasuan, izena emateko gutxienez, 7 urte eduki behar dira.
Saioak irailaren 21ean hasiko dira eta ordutegia honakoa izango da: lanegunetan, 17:00etatik 20:00etara; zapatuetan, 10:00etatik 12:00etara. Informazio gehiagorako: Kulturaten edo 943 25 20 37.