Musakolako eta Uarkapeko kiroldegietako eskaintzaren berri eman dute.
Musakola Kiroldegia (Aretoko eta uretako jarduerak):
○ Jarduera lasaiak: Pilates, Yoga, Body Balance, kirol egokitua eta K-Stretch.
○ Jarduera aktiboak: Kore Stretching, Total Training, Zumba, Spining, Body Pump, Hit-TRX, Hit30 eta Full Fitness.
○ Gazteei zuzendutako jarduerak: Krosfit gazteak, Zumba gazteak eta Spining gazteak.
○ 60 urtetik gorakoentzako jarduerak: Gimnasia +60 adinekoentzako egokitua.
○ Uretako jarduerak: Aquagym, Matrogym eta Igeriketa Terapeutikoa. Halaber, helduentzako igeriketa ikastaroak (hastapena eta hobekuntza mailak, eta Igeri Training) eta haurrentzako ikastaroak eskaintzen dira (4 urtetik aurrera: Marmoka, Izokina eta Marrazoa; eta haurtxoentzat 4 urte arte: Zapaburuak).
Uarkape Kiroldegia:
○ Kirol gune honetan K-Stretch eta Hipopresibo ikastaroak eskainiko dira.
○ Horrez gain, eskalada ikastaroak egongo dira adin guztietarako egokituak: Eskalada txiki (8-10 urte), Eskalada gaztetxo (10-12 urte), Eskalada gazte (12-16 urte) eta Eskalada nagusiak (+16 urte).
Ate irekiak egingo dituzte
Arrasateko Udaleko Kirol Sailak ate irekien jardunaldiak antolatuko ditu datorren astelehen, martitzen eta eguztenetan, (hilaren 7, 8 eta 9an) herritarrek eskaintzen diren kirol ikastaroak ezagutu eta probatzeko aukera izan dezaten. Ekimenaren bidez, ikastaro batean parte hartu ahal izango dute, ondoren izena eman ala ez erabakitzeko.
Ikastaroren bat probatu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena Musakola kiroldegiko harreran edo 943 25 20 30 telefonoan. Plaza mugatuak direnez, izena eman eta jardunaldira joaterik ez duten pertsonei izen-ematea aldez aurretik bertan behera uzteko deia egiten die Udalak, beste herritar batek parte hartzeko aukera izan dezan.
Astelehena, irailak 7
Pilates 10:30
Eskalada txiki (8-10) / Uarkape 17:30
Eskalada Gazte (12-16) / Uarkape 18:30
HIT-TRX 18:30
Kore-Streching 19:00
Martitzena, irailak 8
K-strech /Uarkape: 9:30
Full Fitness 17:00
K-Strech / Uarkape: 17:30
Body Pump 17:30
Eskalada gaztetxo (10-12) / Uarkape 17:30
Eskalada Nagusia (+16) 7 Uarkape: 18:30
Body Balance 19:00
Total training 19:00
Eguaztena, irailak 9
Hipopresiboak / Uarkape: 17:15
Pilates: 17:30
Spinning 17:30
K-strech / Uarkape: 18:00
Yoga: 18:30
Zumba 18:30