Debagoieneko AEK-k, zabaldu ditu Iturriotzen kokatuta dagoen euskaltegiko ateak. Ohi bezala A1 mailarekin hasi eta C2 mailara arteko eskaintza dago aukeran ikasturte honetan.
Gainera, berritasun bat ere badela adierazi dute: Euskara Bonua. A1, A2 eta B1 mailetan matrikulatzen diren ikasleek, 120 euro ordainduta, datozen lau urteetan euskaraz ikasi ahalko dute, ezer gehiagorik ordaindu gabe. Horren berri emateko, zabalik egongo da irailean euskaltegia, honako ordutegian: 09:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era, astelehenetik ostiralera. Urriaren 1ean hasiko da ikasturtea; hona hemen eskaintzaren xehetasunak:
Mailakako ikastaroak
A1 eta A2
- Ordutegia: Astelehen eta asteazkenetan, 09:30etik 12:30era eta 17:00etik-20:00era. 198 ordu guztira.
- Prezioa: Euskara Bonuarekin 120 euro.
B1 eta B2
- Ordutegia: Astearte eta ostegunetan, 09:30etik 12:30era eta 17:00etik-20:00era. 198 ordu guztira.
- Prezioa: Arrunta 552 euro; Arrasaten erroldatutakoek 404 euro; kasle, langabetu edo erretiratuek 202 euro.
C1
- Ordutegia: Astelehen eta asteazkenetan, 09:30etik 12:30era eta 17:00etik-20:00era. 198 ordu guztira.
- Prezioa: Arrunta 552 euro; Arrasaten erroldatutakoek 404 euro; kasle, langabetu edo erretiratuek 202 euro. HABE 16-18 urte artekoentzako beka: 0,60 euro ordua.
C2
- Ordutegia: Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 09:30etik 12:00etara eta 17:30etik 20:00etara. 248 ordu guztira.
- Prezioa: Arrunta 751 euro; Arrasaten erroldatutakoak 565 euro; ikasle, langabetu edo erretiratuek 283 euro.
Bestelako ikastaroak
Autoikaskuntza
- Tutoretzak: 15ean behin, 45 minutu.
- Mintzasaioak: Astean ordu bat.
- Ordutegia: Tutorearekin adostuta. 190 ordu guztira bederatzi hilabetez.
- Prezioa: Arrunta 1.315 euro; Arrasaten erroldatutakoak 1.174 euro; ikasle, langabetu edo erretiratuek 587 euro.
Mintza taldeak
- Ordutegia: Astelehen eta asteazkenetan, 09:30etik 12:00etara eta 17:30etik 20:00etara. 165 ordu guztira.
- Prezioa: Arrunta 493 euro; Arrasaten erroldatutakoak 370 euro; ikasle, langabetu edo erretiratuek 185 euro.
Talde egun eta orduak, taldeak adostutakoaren arabera aldagarriak izan daitezke.