Ander Muruak 2030era arte berritu du Asperekin duen kontratua

Julen Murua Mesonero 2026ko irailaren 2a

Beste lau urtez jarraituko du Muruak Eibarko enpresan.

Ander Murua aurrelari arrasatearrak pilotari profesional gisa debuta egin zuenetik bi urte betetzear dauden honetan, lau urtez luzatu du Muruak orduko hartan Aspe enpresarekin sinatu zuen kontratua. Muruak Eibarko enpresari adierazi dio "zorioneko eta oso eskertuta" dagoela enpresak harengan jarri duen konfiantzagatik. "Lau urte aurretik izateak lasaitasuna eta konfiantza ematen dit nire kontratu berriari ilusio handiz aurre egiteko", gehitu du.

Egokitzapen urtea izan zen lehenengoa Muruarentzat, baina azken urte honetan binakako txapelduna eta B Serieko buruz buruko txapeldunordea izan da arrasatearra. Hala, haren helburua nagusiak "onena ematea eta ahalik eta txapelketa gehien jokatzea" izaten jarraitzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak