Bihar, irailak 3, hasiko dira ekintza berezi horiekin, puzgarriak eta txalupatxoak izango dira-eta igerilekuetan 15:00etatik 19:00etara. Irailaren 8an Markel Goikolea DJ Goikoren musika emanaldiaz gozatuko dute Musakolako kiroldegira hurbiltzen diren erabiltzaileek, 17:30etik 19:00etara. Eta, ekintzekin amaitzeko, irailaren 10ean, Unai eta Julene musikarien kontzertu akustikoa antolatu dute, 18:00etatik 19:00etara. Udaletik azpimarratu dute hiru ekintza horiek ez dutela gainkosturik izango erabiltzaileentzat, ohiko sarrera edo abonua izatea nahikoa izango dela.