Loixe zeramika elkarteak ireki du udazkeneko ikastarorako izen-ematea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko irailaren 2a

Zeramika pieza batzuk. Argazkia: Loixe.

Ikastaroak balioko du zeramika prozesuak ezagutzeko zerotik hasita edo prozesu horietan sakontzeko. Teknika eta akabera desberdinak landuta, partaide bakoitzak sortuko ditu hainbat pieza. Irailaren 22tik azaroaren 12ra izango da ikastaroa, martitzen eta eguen arratsaldez; argibide gehiagorako eta izena emateko: 685 79 61 27 (Helena). 

Bi maila egongo dira: hastapen maila eta trebatze maila. Irailaren 22tik azaroaren 12ra eskainiko da. Astearte eta ostegunetan, arratsaldez, Arrasateko Kulturolako egoitzan.

Honako hauek izango dira eskola egunak eta ordutegiak:

  • A Taldea Hastapena eta Trebatzea  Astearteak eta ostegunak. 16:00-18:00
  • B Taldea Hastapena eta Trebatzea Astearteak eta ostegunak. 19:00-21:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak