Asteburu honetan ospatuko dituzte Elmako jaiak

Ibai Irasuegi Garai 2026ko irailaren 1a

2023ko Elmako jaietako saguzar jaitsiera. Argazkia: Artxiboa.

Irailaren 4tik 6ra ospatuko dira Elmako jaiak, eta, egubakoitzetik domekara bitartean, musikaz, puzgarriez eta bestelako hainbat ikuskizunez gozatzeko egitaraua prestatu du jai batzordeak.

Jai batzordeak azaldu duenez, azken urteetako egitarauarekin jarraitu nahi izan dute aurten ere, eta ez dira faltako, azken urteetan bezala, zapatu goizeko puzgarriak eta jolasak; zezen suzkoa; dultzainero, erraldoi eta buruhandien ikuskizuna edo domeka gaueko magia ikuskizuna. Musikari dagokionez, azken urteetan bezala, Markel Goikolea DJ Goiko musika jartzailea izango da aurtengo jaietako protagonista nagusia. Hiru egunetan egongo da aukera arrasatearraren musika entzuteko; Auzoko jaien hasieratik amaierara arte. Goikoleaz gain, TAKE (Tribute Kaos Etiliko and Kaotiko) taldeak emango du zapatu gaueko kontzertua.

Elmako jaietako egitaraua: 

Irailak 4, egubakoitza

  • 18:30ean. Txokolate-jana.
  • 18:30etatik 20:30etara. DJ Goiko.
  • 19:00etatik 20:00etara. Saguzarraren jaitsiera.
  • 21:30etatik 22:30etara. Saguzar afaria
  • 22:00etatik 00:00etara. DJ Goiko. 

Irailak 5, zapatua

  • 11:00etatik 14:00etara. Kids & Us activities.
  • 12:00etatik 14:30etara. Puzgarriak. 
  • 13:00. Bolo-boloa.
  • 14:30. Bazkari popularra. 
  • 16:00etatik 19:00etara. Puzgarriak.
  • 19:00etatik 21:00etara. Karaokea Markel Goikolearekin. 
  • 21:30etatik 22:30etara. Zezen Suzkoa.
  • 22:30. TAKE musika taldearen kontzertua. 

Irailak 6, zapatua

  • 12:30etatik 14:00etara. Dultzaineroak, erraldoiak eta buruhandiak. 
  • 14:30etatik 17:30etara. Paella-jana.
  • 18:00etatik 19:00etara. Magia ikuskizuna. 
  • 18:00etatik 19:00etara. Jaien amaiera Markel Goikolearekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak