Anaitasunaren kontra jokatuko du Mondrak, zapatuan, Arrasate Hiria torneoa

Xabier Urtzelai 2026ko irailaren 1a

Zuri-moreak 2024ko Arrasate Hiria torneoan, Sanprudentzioren kontra.

Datorren zapatuan, irailaren 12an, hasiko du Mondrak liga, Bergararen kontrako derbiarekin. Bitartean, taldeak denboraldi berria prestatzeko lanetan dihardute; hala, oraingo zapatuan izango dute hurrengo hitzordua, Arrasate Hiria torneoan (16:30, Mojategi).

Mondrak eta Anaitasunak jokatuko dute oraingo zapatuan, hilak 5, Arrasate Hiria torneoa (16:30, Mojategi). Jorge Davilaren mutilek Anaitasuna izango dute aurrean, joan den denboraldian ligan bigarren geratu zen taldea. Kontrario gogorra izango da, baina aproposa, bergararren kontrako derbira begira prestaketa lanekin jarraitzeko. 

Izan ere, Ohorezko erregionaleko gainontzeko taldeak moduan zuri-moreak aurre-denboraldian murgilduta dabiltza. Abuztuaren 29an, esaterako, zaleek etxeko taldea Irubaten eta Sanprudentzioren kontrako hiruko torneoan ikusi ahal izan zuten. Bertan, Mondrak 0-0 berdindu zuen Irubaten kontra, eta 4-1 hartu zuten mendean Sanprudentzio.

Taldea indartzeko lanetan

Gainera, taldea uztailetik hona fitxaketa berriak iragartzen joan da. Hala, azken urteotan etxetik kanpora ibili eta gero elastiko zuri-morea jantziko dute ostera ere Gorka Menak, Iker Zubillagak eta Adiran Fernandezek. Eta, klubetik iragarri dute, besteak beste, Markel Perezek eta Julen Letonak harrobitik gora egingo dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak