Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen arteko tramuan lau mozketa egingo dituzte, abuztuaren 31tik irailaren 1eko gauetik, irailaren 3tik 4rako gauera bitartean, 23:00etatik 5:00etara. Goizeko 05:00etatik aurrera, obrak adierazteko behin-behineko seinaleak kenduko dira, eta GI-2620 errepide osoa irekita egongo da zirkulaziorako.
Egin beharreko lanen artean daude Olandixoko tuneleko argiztapen sistema, suteen aurkako babes instalazioa eta seinaleztapen aldakorraren sistemaren prebentziozko mantentze lanak.
Ordezko bide gisa Arrasateko San Andres eta Uribarri auzoak zeharkatzen dituen errepidea erabiltzeko gomendatu du Aldundiak.