Bertso saioa izaten da Arrasateko Uribarri auzoan ospatzen dituzten San Bartolome jaietako plater nagusietako bat. Aurten ere saioak ez du hutsik egin eta goi mailako lau bertsolari jarri dira gai-jartzaile gisara jardun duen Ane Zuazubiskar arrasatearraren aginduetara: Sebastian Lizaso, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Alaia Martin.
Bertso saio umoretsua
Umorea izan da nagusi bertso saioan zehar. Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso, esaterako, zingira baten erdian urperatzen ari den plastikozko ontzi batean jarri ditu Zuazubiskarrek, bertaratu diren ikusleak barrez lehertuaraziz. Komunikabide honek ere izan du aipamena saioan. Goienako kazetari baten papera hartu zuen Lizasok, Mondraberri komunikabideko kazetari den Amets Arzallusekin batera. Abuztuko albiste faltak, hainbat berri asmatzera eraman ditu bi kazetariok. Seriotasunerako tartea ere izan da, eta Alaia Martinek gaur egungo mundu gordinean edertasunak duen zentzuaz hausnartu behar izan du, esaterako.