San Bartolome eguna astelehenean bada ere, bihar eta etzi ospatuko ditu dituzte jaiak Arrasateko Uribarri auzoan. Bihar 19:00ak aldera hasiko dira jaiak, etxaflero jaurtiketarekin eta umeendako bola-joko txapelketarekin; bi egunetan irekita egongo den txosna bat ere zabalduko dute. Ostean, Leire Etxezarreta eta Eider Garroren kontzertuaz gozatu ahalko da.
Zapatuan berriz, patata tortilla txapelketa, puzgarriak, kantu bazkaria eta mus txapelketak hartuko dute lekukoa. Iluntzean, ohiko bertso saioa ere izango da; aurten, Alaia Martin, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso eta Andoni Egañarekin. Gai jartzailea Ane Zuazubiskar izango da. Helduen bola-joko txapelketarekin eta DJ Goikorekin amaituko dira jaiak.
Abuztuak 21, egubakoitza:
- 19:00: Jaiei hasiera emateko etxaflero jaurtiketa.
- 19:00: Umeentzako bola-joko txapelketa eta ondoren buruhandiak.
- 19:30: Pintxo-potea.
- 21:00: Leire Etxezarreta Learreta eta Eider Garro Letamendiren kontzertua.
Abuztuak 22, zapatua:
- 11:00: Patata tortilla txapelketa.
- 12:00: Umeentzako puzgarriak.
- 14:30: Kantu bazkaria.
- 16:30: Mus txapelketa.
- Izen-ematea bikoteko 20 € eta txapelketa baino 30 minutu lehenago.
- 17:00: Umeentzako puzgarriak.
- 19:00: DJ Goikorekin musikaldia.
- 22:30: Bertso saioa:
- Bertsolariak: Alaia Martin, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña.
- Gai-jartzailea: Ane Zuazubiskar Iñarra.
- Ondoren: Bola-joko txapelketa eta DJ Goiko.
- Lehiaketako izen-ematea 10 €.