Abuztuaren 7tik 9ra bitarteko asteburuan, Arrasateko Udalaren hiru igogailu publiko zerbitzuz kanpo geratu ziren. Udalak azaldu duenez, gertatutakoaren arrazoia "ekintza bandalikotan" dagoela da hipotesi indartsuena.
Kaltetutako igogailuetako bi Erguinen daude, 11 eta 13 zenbakietan; eta hirugarrena Jose Luis Iñarra kalean. Azken horren kasuan, kalteak direla eta, igogailua denbora-tarte garrantzitsu batean ezin izango da erabili. Arrasateko Udalak adierazi du, dagoeneko lanean ari dela zerbitzua berriz martxan jartzeko.
Adingabeak identifikatu dituzte
Udaltzaingoak, bestalde, gertakari bakoitzean ustez inplikatutako pertsonak identifikatu ditu. Guztiak adingabeak dira, eta Udalak dagozkion espediente zehatzaileak tramitatuko ditu, "arduradunak zehaztu eta dagozkien isunak eta kalte-ordainak eskatzeko".
"Izandako gertaera hauen ondorioz Arrasatear ugari oso nabarmen kaltetuta izango dira, bereziki pertsona nagusiak eta mugikortasun arazoak dituztenak", adierazi du Udalak. Horregatik, hiri-altzarien eta erabilera publikoko elementuen aurrean "errespetuz" jokatzeko deia zabaldu du, kalte horiek herritar guztiei eragiten dietelako.