Urteroko hitzorduari eutsi diote Andra Mari Zuriaren ermitan

Eki Letona Erretolatza 2026ko abuztuaren 5a

Urtero bezala, Andra Mari Zuriaren eguna ospatu dute gaur, abuztuak 5, Bedoñako Andra Mari Zuriaren ermitan. Eguerdiko 12:00ak pasa hasi dira baselizara hurbiltzen, eta Sasoibideko kideak ere, ohiturari eutsiz, oinez joan dira. 12:30ak aldera iritsi dira ermitara. Behin bertan, meza ospatu dute, eta amaieran, bertaratutakoek hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan dute baseliza kanpoan, giro atsegin eta herrikoian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak