Arrasateko Udal Biblioteka zabalik egongo da abuztuan, nahiz eta ordutegia egokitu egingo duten. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara egongo da irekita, eta arratsaldez itxita. Ikasteko gela, berriz, ohiko ordutegian erabil daiteke, 09:00etatik 01:30etara. Auzoko biblioteka, berriz, itxita egongo da abuztuan, eta irailaren 14an irekiko ditu berriro ateak, ikasturte berriarekin batera.
Biblioporrak ekimena
Udako irakurketa sustatzeko, "Biblioporrak" gida banatzen ari dira bailarako udal liburutegietan. Aramaio, Aretxabaleta, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Legazpia, Oñati eta Arrasateko liburutegiek elkarlanean prestatzen dute urtero, eta liburu eta filmen gomendioak biltzen ditu. Aurtengo gidan ia 50 liburu eta sei film jaso dituzte, azken argitalpenen eta berrikuntzen artean aukeratuta. Gida bailarako liburutegietan eskuratu daiteke, eta udal liburutegien webguneetan ere kontsultatu daiteke.