Ezker Anitza-IUk 1.000 euroko dohaintza egin dio Harremani, Venezuelako kaltetuentzat

Oier Zumarraga Aranburu 2026ko uztailaren 29a

Juan Luis Moreno, Ezker Anitza-IUko Antolakuntza eta Finantza arduraduna, Venezuelan.

Koalizioak herritarrak ere animatu ditu Harreman eta beste elkartasun sare batzuen bidez laguntza ematera.

Ezker Anitza-IUk 1.000 euroko ekarpena egin dio Harreman gobernuz kanpoko erakundeari, Venezuelan ekainaren 24an izandako lurrikaren ondorioei aurre egiteko eta berreraikuntza proiektuan laguntzeko. Herritarrak ere animatu nahi izan dituzte Harreman eta beste elkartasun sare batzuen bidez laguntza ematera.

Ezker Anitza-IUk azaldu duenez, ekarpena "sinbolikoa"  da, eta lurrikaren eraginpean geratu diren herritarrei laguntza emateko egin dute. Ekainaren 24ko lurrikarek Venezuelako hainbat eskualdetan izan zuten eragina, besteak beste, La Guaira, Caracas, Miranda, Aragua, Falcon eta Carabobo inguruetan.

Koalizioaren arabera, beharrezkoa da sareak aktibatzea kaltetutako pertsonek oinarrizko beharrizanei aurre egiteko laguntza jaso dezaten. Era berean, Ezker Anitza-IUk adierazi du elkartasun ekimenak babesten jarraituko duela "hondamendi naturalen aurrean zein blokeoak eta kolonialismoak eragindako egoeretan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak