GAIA Klusterrak eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintzaren Enpresen Kudeaketa Ikertzeko Zentroak (MIK) talentu teknologikoaren etorkizuneko beharrak aurreikusteko metodologia garatu dute, GAIA AKTIBATU proiektuarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Talentua Ernatu programaren baitan garatu da, eta enpresei gaitasun profesional estrategikoak aurrez identifikatzeko ahalmena ematen die. Horri esker, enpresek profil jakin batzuen eskasiari aurrea hartu, eta funtsezko konpetentziak garaiz garatzeko erabakiak har ditzakete. Metodologia ATE Informatica enpresan probatu eta baliozkotu dute, esperientzia pilotu bezala.
Besteak beste, adimen artifiziala, datuen segurtasuna, berrikuntza, bezeroarekiko harremana eta aldaketaren kudeaketa nabarmendu dituzte etorkizunerako gaitasun gisa.