EAJk ohar bidez salatu du uztailaren 19an Espainia eta Argentinaren arteko Munduko Kopako finalean herritar batzuek izan duten jarrera: "Partidua ikusten ari ziren herritarrek eta tabernetako langileek mehatxuak eta jarrera oldarkorrak pairatu zituzten. Horrelako jokabideak guztiz bateraezinak dira errespetuarekin eta bizikidetzarekin. Gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu mehatxu horiek jasan zituzten herritar guztiei. Inork ez luke beldurrik edo larderiarik sentitu behar kirol ekitaldi batez gozatu edo normaltasunez bizitzeagatik. Herritar guztiek dute espazio publikoak askatasunez eta beldurrik gabe partekatzeko eskubidea".
Euskal Selekzioarekin "konpromisoa"
Era berean, talde jeltzaleak berretsi egin du Euskal Selekzioaren nazioarteko aitortzarekiko duen konpromisoa: "EAJk beti defendatuko du Euskal Selekzioak nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko duen eskubidea. Hori da gure selekzioa. Baina aldarrikapen hori beti egin behar da errespetutik, bizikidetzatik eta tolerantziatik. Mehatxuak, erasoak eta edozein jarrera intolerante onartezinak dira, eta gaitzespen irmoa merezi dute".