Publikoak gogo onez hartu du proposamen bitxia. Urbanotik asko duten mugimenduak plazaratu dituzte, adibidez, Mikel Laboaren Lekeitioak entzuten ziren bitartean. Soinuaren eszenaratzea ere kuriosoa izan da. Bozgorailuz inguratutako egitura baten gainean zegoen musika-jartzailea, dantzariei erronkak botatzen, kantuak pasatzen eta nahasten zituela.
Datorren martitzenean, hilak 28, jarriko dio ginga uztaileko Udazabal kultur-ekitaldi sortari Orain-Bi zirko eta antzerki konpainiak. Biterin emango du Mute lan artistikoaren berri, 19:30ean.