Arrasateko Udalak Mojategi baserri historikoa dohaintzan jaso du

Olaia Milikua 2026ko uztailaren 23a

Arrasateko Udalak eta Mojategi baserriko jabetza izan duen familiak jabetza aldaketa sinatu dute. Jabetza jaso ostean, Udalak bere gain hartuko ditu notaritza eta erregistro gastuak, eta ondasuna herri jabariko izaerarekin inskribatuko du inbentarioan.

Akordioaren bidez, familiak (Antton Sagasta Errastiren oinordekoen izenean) baserria eta inguruko lur sailak eman dizkio Udalari doan, herriko ondare historikoa zaintzeko helburuarekin; izan ere, Mojategi baserriak balio historiko handia du, XV. mendeko hainbat idatzitan aipatzen baita.

Udalarentzat urrats garrantzitsua da Musakola auzoan kokatutako ondarea babestu eta herritarren eskura jartzea, eta horregatik eskerrak eman dizkio familiari erakutsitako eskuzabaltasunagatik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak