Udalak ohar bidez adierazi duenez, gero eta gehiago dira Musakolako kiroldegira joateko bizikleta aukeratzen dutenak: "Azken egunetan, lehendik zeuden aparkalekuak bete egin direnez, Udalak gune berriak egokitu ditu bizikletak modu egokian lotu ahal izateko. Udalak eskerrak eman nahi dizkie mugikortasun jasangarriaren aldeko hautua egin duten herritar guztiei".