Atzo, eguena, hasi ziren Arrasateko Santa Marina auzoko jaiak, eta, domekara bitartean, jai giroan murgilduta egongo dira auzotarrak. Hori horrela izateko, inoizko egitarau zabalena prestatu du auzoko jai batzordeak aurtengo jaietarako, eta herritarren erantzuna ezinhobea izan da: Agerre plaza eta inguruak jendez bete baitira gaur arratsaldean antolatu dituzten ekintzez gozatzera.
Gaurko egunari dagokionez, hasteko, iaz jai batzordeak auzoko maskota gisa jarri zuen hontzaren kilikia aurkeztu dute. Jarraian, txosna zabaldu dute, eta Agerre plazan jarraitu du festak. Lehenik, plaza haurrez gainezka zegoela bolo-boloa egin dute, eta, ondoren, Santa Marinako kaleak girotu dituzte Arrasateko erraldoi, buruhandi eta gaiteroek.
DJ Iver Agerre plazan
Gaueko hamarretatik aurrera DJ Iver disko-jartzaileak musikaz girotuko du gaua, eta musika emanaldi horrekin amaiera jarriko zaie egubakoitzeko ekintzei.