Ferrerias kaleko jaiak uztailaren 26an, eta afarirako txartelak hilaren 22ra arte salgai

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko uztailaren 17a

Erraldoia dantzan, herritarrez inguratuta, iazko Ferrerias kaleko jaietan.

Urtero bezala, uztailaren 26an ospatuko dituzte jaiak Arrasateko Ferrerias kaleko jaiak. Egun osoko egitaraua prestatu dute aurten ere, eta antolatzaileek gogora ekarri dute eguneko ekitaldi berezienetakoa izan ohi den kale afarirako txartelak Kili Kolo dendan daudela salgai, uztailaren 22ra arte. 

Ferrerias kaleko jaiak 2026: 

08:00 Suziriak. 

12:00 Txistularien kalejira. 

12:00 Meza parrokian. 

13:00 Kontzertua: Julene eta Unai. 

17:00 Umeendako jolasak eta txokolate-jana. 

19:00 Erraldoien konpartsa txikia. 

19:00 Txistularien kalejira. 

21:00 Kale afaria. Txartelak salgai egongo dira Kili Kolo dendan, uztailaren 22ra arte. 

23:00 Dantzaldia Sin + taldearekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak