Herriko bi ur parkeak itxi ditu Arrasateko Udalak, uraren kalitatea bermatzeko

Mirari Altube Arrese 2026ko uztailaren 16a

Uraren kalitatea bermatzeko Arrasateko Udalak herriko bi ur parkeak ixtea erabaki du, gutxienez datorren astelehena arte.

Erabakia horren arrazoia da uraren kalitatea kontrolatzeko egiten diren ohiko analitiketan pseudomona mailak baimendutako baloreetatik kanpo
detektatu izana. Hala adierazi dute Udaletik eta gaineratu parametro horiek egonkortzeko "neurri zuzentzaileak" hartuko dituztela datozen bi-hiru egunetan, hiperklorazio prozesu bat eginda.

Herritarrei lasaitasun mezua bidali gura diete: "Oro har, uraren pseudomonak egoteak ez dakar arriskurik pertsona osasuntsuentzat". Hala ere, "osasun ahula duten edo mediku-tratamenduren bat duten pertsonek" arrisku handiagoa izan dezaketela diote eta kasu horietan prebentziozko neurri funtsezkoak direla adierazi dute. 

Ur parkeetako uraren kalitatea "uneoro bermatzea" dela Udalaren helburua gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak