Mondrak batzar orokorra egingo du eguenean Kulturaten

Eki Letona Erretolatza 2026ko uztailaren 20a

Mondraren zuzendaritza taldea.

Mondra Futbol Taldeak bazkideei dei egiten die uztailaren 23an, eguena, Kulturaten egingo duten Ohiko Batzar Nagusira joateko. 18:00etan izango da lehenengo deialdia, eta 18:30ean bigarrena.

Batzarrean landuko dituzten gaien artean daude aurreko batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena, 2025-26 denboraldiko kirol txostena eta balantze ekonomikoa, denboraldiko ekitaldi aipagarrienak eta datorren denboraldiko aurrekontua. Ostean galderak eta eskaerak egiteko aukera egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak