Inspekzio baten ostean, ekainaren 6an itxi zuen zubia, egurrezko zein burdinazko egiturak usteltzen hasiak zeudelako. Ondorioz, konponketa neurriak baztertu eta zubi berria jartzeko beharra ikusi dute teknikariek. Gaur egungo zubiak ez ditu irisgarritasun neurriak betetzen, gainera, irisgarritasuna bermatuko duen zubi berrirako proiektu berri bat idatzi beharko du Udalak. Besteak beste, gaur egun dauden eskailerak kendu egin beharko dira.
"Hilabete batzuetarako" itxita
Lanak esleitzeko prozedura lehiaketa publiko bidez egin behar da, arau eta berme administratibo guztiak beteta, eta abendura arte atzeratu daitekeela eman du aditzera Udalak. Ondorioz, zubia itxita egongo da lanak burutu arte: "Ulertzen dugu eragozpenak sortuko dituela bizilagunengan, baina ezinbesteko segurtasun neurri gisa itxi da zubia. Dagoeneko bideratu dugu soluzioa eta hilabete batzuetarako itxita egongo bada ere, datozen hamarkadetarako zubi berri, seguru eta irisgarria izatea da helburua".