Unai Iparragirrek dimisioa aurkeztu du Mediaseten

Eneko Azurmendi Barrena 2026ko uztailaren 15a

Unai Iparragirre, Arrasaten.

Zortzi hilabete zeramatzan arrasatearrak Mediaset España taldeko antena zuzendari karguan, eta "modu boluntarioan" aurkeztu du dimisioa. 

Joan den abenduan hartu zuen Mediaset España taldeko antena zuzendari kargua Unai Iparragirrek (Arrasate, 1973), eta zortzi hilabeteren ostean, kargua uztea erabaki du. 

Ikasketaz ingeniaria eta aktorea, Arrasate telebistan egin zituen lehen urratsak ikus-entzunezkoen arloan eta gero ETBn aurkezle izatera pasa zen. Ostean, Londresen bizi izan zen urte luzez eta Discovery Channel-en aritu zen lanean. 2021ean itzuli zen Euskal Herrira, ETBko zuzendari izateko, eta joan den azaro amaieran utzi zuen kargu hura, hain zuzen, abenduan Mediaset Españan beste etapa bat abiatzeko.

Duela bi urte Ttap aldizkarian egin zioten elkarrizketa ikusgai, hemen. Arrasateko Mondragon Hotelean erantzun zituen galderak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak