Lopez Garciaren musika soinu eta keinu txikien esploraziotik sortzen da, askotan ia hautemanezinak diren elementuetatik abiatuta. Gitarra bilaketarako, entzuketarako eta esperimentaziorako espazio bihurtzen du, lengoaia propio eta berezia eraikiz. Bere lanak tinbre-esperimentazioa eta denboraren pertzepzioaren aldaketa uztartzen ditu, musikara hurbiltzeko modu intimo, iradokitzaile eta ireki bat proposatuz. Horren bidez, publikoari entzute aktiboago eta sakonago baterako gonbita egiten dio.
Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, Gitarra eta Konposizioa espezialitateetan prestatua, Nuria Lopez Garciak Musikagileak eta Bernaola Zikloa bezalako jaialdietan parte hartu du. Horrez gain, nazioarteko egonaldiak egin ditu Porto eta Roterdam hirietan, eta Ensemble Sinkro nahiz Gasteizko Udal Banda bezalako taldeekin kolaboratu du.
Proposamen berezia
Arrasate Blues jaialdian proposamen berezia, fina eta adierazkortasun handikoa eskainiko du, emozio musikalaren bide berriak ezagutu nahi dituztenentzat.
Sentsibilitateak, esperimentazioak eta gitarra garaikidearen indar poetikoak gidatutako hitzordua izango da. Ekitaldiak Katapulta Plataforma eta Buenawista Prototownsen koordinazioa du, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak sustatua da, eta Arrasate Bluesen zein Arrasateko Udalaren laguntza aktiboa du.