EKKO programa garatzen lankidetzan ari dira Arrasateko Udala, Arizmendi Ikastola, Arrasate Herri Eskola, Txatxilipurdi Elkartea, Leintz Eskola Kirola eta San Juan de Dios ospitalea. Bertan, LHko 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartzen dute, ikasturtean zehar hainbat saiotan gizarte trebetasunak landuz.
Haurren trebetasun sozio-emozionalak lantzen ikastaroa aisialdi, kirol, kultur eta hezkuntza eremuetan haur eta nerabeekin lanean ari diren begirale, hezitzaile eta entrenatzaileei begira antolatu dute, bilatzen baita gizarte trebetasunak sustatzea eskola esparrutik harago ere.
Ikastaroak EKKOko dinamizatzaileen lantaldeko kide izateko balio du, baita begirale, entrenatzaile edo hezitzaile lanetan diharduten eta gai hauetan trebatu nahi duten beste arrasatear batzuentzat ere, haiek ere figura esanguratsuak eta eraginkorrak baitira trebetasun sozio-emozionalen garapenean.