Barazki eta tokiko produktuen ohiko postuak egongo dira uztaileko azokan ere. Horrekin batera, bertako produktuez osatutako otar bat zozkatuko da azokaren amaieran, azokako erosleen artean.
Ogia eta bizkotxoa egiten ikasteko tailerra egingo dute Seber Altube plazan, Errastiko Ogiakekoen eskutik. Adin guztietako herritarrei zuzendutakoa izango da eta hemezortzi lagunentzat lekua dago. Dagoeneko zabalik dago izen-ematea BAZen, 943 25 20 00 telefonoan edo udal webgunean.
