Miguel Angel Puentek irabazi du sanjuanetako argazki lehiaketa

Ibai Irasuegi Garai 2026ko uztailaren 9a

Sanjuanetako Artgazki lehiaketako sarituak. Argazkia: Artgazki.

Arrasateko Argazki Elkarteak antolatutako San Juan jaietako argazki lehiaketaren sariak banatu zituzten joan den domekan Arrasaten. Kajoi tabernan egin zen sari-banaketa ekitaldia, eta lau saritu zituzten: hiru onenak eta argazki originalaren saria. Miguel Angel Puenteren Sua-k irabazi zuen lehen saria, errementari dantza dantzatzen ari ziren bitartean errautsez betetako suari ateratako argazki batengatik. 

Horrez gain, Antonio Murillorentzat eta Danel Ezpeletarentzat izan ziren bigarren eta hirugarren onenen sariak: Murillok bigarrena irabazi zuen, jaietan egin duen beroaldia irudikatzen duen bero argazkiarengatik; eta Ezpeletak, gauez ateratako Erraldoiak lotan-engatik.

Miguel Angel Puenteren 'Sua'. Argazkia: Artgazki.

Argazki originalaren saria

Originaltasuna ere saritu dute lehiaketan, eta Oier Larrañagaren euritan dantzan lanak irabazi du argazki originalaren saria, euria zela Herriko Plaza Nagusian bi gazte dantzan zebiltzan bitartean ateratako argazki batekin. Guztira 36 lan aurkeztu dituzte aurten, eta parte hartzaile guztienak ikusgai daude argazki elkartearen webgunean.

Oier Larrañagaren 'Euritan dantzan'. Argazkia: Artgazki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak