Lurrikarak kaltetutako venezuelarrak laguntzeko kanpaina abiatu du Harremanek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko uztailaren 8a

Erreskate lanak, behera etorritako hamaika eraikinetako batean. Argazkia: Wikimedia.

Harreman erakundeak Arrasate Venezuelarekin kanpaina jarri du martxan, lurrikarak eragindako kaltetuak laguntzea helburu: "Bihotzez eskatu digute haietaz ez ahazteko". Kontu korronte zenbaki bana ireki dute Laboral Kutxan, Kutxabanken eta Rural Kutxan. 

Venezuelako lurrikarak eragindako kaltea ikusita, Harremanek Arrasate Venezuelarekin kanpaina jarri du abian, Venezuelako kaltetuen alde dirua biltzeko:" Venezuelako lurrikarak  eragin duen larritasuna izugarria da, eta bihotzez eskatu digute ez ahazteko. Lehen egunak igaro dira eta tragediak hondatutako herrialde bat ikusten dugu. Hasierako heriotzez eta atsekabeaz gain, etxebizitzetako, ospitaletako, eskoletako eta beste hainbat eraikinen suntsipena izugarria da eta elikagaien eskasia eta osasun-laguntzaren beharra ere oso handia dira. Gainera, Venezuelako erakundeak ez dira gai herritarrei laguntzeko".

Diru ekarpena egiteko deia

Diru bilketari begira, enpresa eta erakunde guztiei eskatu diete kaltetuei elkartasuna adierazteko: "Jar zaitez haien lekuan".

Honako kontu korronte zenbakiak helarazi dituzte:
- LABORAL KUTXA: ES23 3035 0001 50 0010042825
- KUTXABANK: ES95 2095 5055 51 1061985981
- RURAL KUTXA: ES83 3008 0253 49 2793534526

Bildutako dirua, diotenez, Venezuelan presentzia duen erakunde batek kudeatuko du: "Gure gertukoa da, jarraipena egiteko. Jasotako zenbatekoaren eta zertan erabili izan den aurrerago jakinaraziko dugu". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak