Andoni Atxa, Ekaitz Madinabeitia, Mikel Olaizola eta Pol Pagesek osatutako taldea ederto ibili da Reusen jokatutako hiruko txapelketan. Multzokako fasearekin hasteko, Electromercantil taldea garaitu zuten, 18-16. Bigarren norgehiagokan berriz, CMM Martorell taldearen gainetik pasatu zuten 18-10 irabazita.
Final laurdenetan, Merida Woka On Three taldea hartu zuten mendean (16-10), eta, final erdietan, Bilbao Miners taldeari 17 eta 12 irabazi zioten, finalera sailkatuz. Azken partida erabakigarrian baina, Pando Mataro indartsuagoa izan zen. Ez dira gutxi, Ointxeren hiruko taldeek gizonezko zein emakumezko kategorietan lotzen ari diren garaipen eta podiumak. Taldeak ere hori nabarmendu gura izan du. "Txapelketa honek berriro ere erakutsi du Mondragon Unibertsitatea Ointxe 3x3 taldea Estatuko 3x3 txapelketetan lehiatzeko gai dela, maila handiko aurkarien aurrean lehiakortasun eta sendotasun handia erakutsiz", adierazi dute.