Autobusen flota berritu dutela aitortuta ere, arazoak pilatzen jarraitzen dutela azpimarratu du Arzak: "Autobus berriak ere arazo batzuekin heldu dira eta lan baldintzak ez dira hobetu. Instalazioak ere zahartuta daude... Arazoak pilatzen ari zaizkigu, eta bezeroa badabil nabaritzen. Denontzat ari gara zerbitzu bat ematen, eta ez da kalitatezkoa". Azken kaleratze horren inguruan galdetuta, Arzak-ek adierazi du aurki izango dutela epaiketa: "Epaiketa prestatzen ari gara".
