Gipuzkoako Eskubaloi Federazioaren aintzatezpena jaso du Ines Azpiazuk

Koldo Zubia Salas 2026ko uztailaren 3a

Ines Azpiazu, Gipuzkoako federazioko eta Arrasate Eskubaloi taldeko kideekin batera. (Irudia: Arrasate Eskubaloi).

Arrasate Eskubaloi Taldeko presidente Ines Azpiazuri urteetako lana aitortu zion Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak, ekainaren 19an Oñatin ospatutako galan.

Bizitza osoa darama Azpiazuk eskubaloian, eta ia bi hamarkada presidente. Aitortzak "ezustean" harrapatu zuela aitortu duen arren, "oso pozik" jaso zuen Eskubaloi Federazioaren aintzatespena: "Duela urte batzuk, zilarrezko intsignia eman zidaten, eta ez nuen honako hau espero. Ederra da eskubaloiko jendearen errekonozimendua izatea; edozelan ere, zuzendaritza talde osoaren lana da hau".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak