Zoladura hobetzeko lanak egingo dituzte asteburuan Arrasateko saihesbidean

Mirari Altube Arrese 2026ko uztailaren 3a

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman du zoladura lanak egingo dituztela egunotan GI-627 errepidean, Arrasateko saihesbidean, eta horrek eragina izango duela trafikoan, erreiak moztu egingo dituztelako. Hain zuzen ere, Debagoieneko ospitaleko lotuneari eragingo diote lanek, uztailaren 4an eta 5ean, 07:00etatik 15:00etara bitartean.

Honako lanak egingo dituzte: bide marren gainazala fresatu, hotzean egindako mikroaglomeratutako geruza bat sekzio osora zabaldu eta ondoren bide markak birjarri.

Horiek egin bitartean txandakako pasua jarriko dute eta lanak behar bezala seinaleztatuta egongo direla adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak