Uztaileko lehen domekarekin badator Errozioa Arrasatera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko uztailaren 1a

Errozioa Arruena parkera heltzen, 2024an.

Badator uztaileko lehen domeka, eta badator Al-Andalus elkartearen Errozioa. Aurtengoa 34. aldia izango da, eta, ohiko egitarauaz harago, nobedadea da Jose de Arte eta La Mara artisten zuzeneko kontzertua, Eroski ondoko Arruena parkean (17:00). EAEko andaluziarren elkarteetatik 330 bat lagun elkartzea espero dute. 

Egitarau betea izango dute egun osoan zehar; honako ekintza hauek izango dira esanguratsuenak: 09:00etan, harrera egingo diete EAEtik etorriko diren elkarte andaluziarrei –330 bat lagun etortzea espero dute–; 10:30ean, Ama Birjina aterako dute Al-Andalus elkartetik; 11:00etan, meza izango dute; 12:00etan, Ama Birjinarekin erromesaldian joango dira Arruena parkera, dantzan eta kantuan; eta 19:30ak arte Arruenan egongo dira, erromeria giroan. Andaluziako jakiez, edariez eta dantzez gozatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak