1956an jaiotakoek irailaren 11n egingo dute urteroko irteera, Pasai-San Pedrora

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko ekainaren 30a

Iazko talde argazkia, Langraitz Okara egindako irteeran.

Aurten ere irteera egingo dute 1956an jaiotako arrasatearrek. Aurten, Pasai San Pedrora joango dira irailaren 11n. Bisita gidatua egingo dute Albaloa Itsas Kultur Faktoria eta ondoren paseoa itsasontziz egingo dute Pasaiako Badian. Aurretik, hamarretakoa egingo dute Falkon jatetxean. Bazkaria eta dantzaldia Berako Lenkonea jatetxean izango dituzte. Izena eman behar da irailaren 8a baino lehen. 

Irailaren 11n Kontzezinoko autobus geltokian elkartuko dira eta 08:30ean irtengo da autobusa. Parte hartu gura dutenek 80 euro ordaindu beharko dute. Transferentzia egiterakoan, izen-abizenak jarri beharko ditu kontzeptu gisa, eta honako zenbaki honetara egin beharko da bidalketa: 3035 0202 76 2021046272 (Laboral Kutxa). Irailaren 8a baino lehen eman behar da izena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak