Ekainaren 29an, hil zen Garratz Zabarte Arregi, 80 urterekin. Arrasateko Garratz baserrian jaioa –baserriko izenetik jarri zioten ezizena, izen ofiziala ere Garratz izatea lortu zuen arte– 1973an atxilotu zuten lehen aldiz ETAko kide izateagatik eta ordutik beste hainbat alditan egon zen espetxean. 1984an atxilotu zuten azkenekoz eta Donostia komandoko kide izatea eta ekintza ugaritan parte hartzea egotzi zioten, guztira 615 urteko espetxe zigorra ezarriz. 2013an geratu zen behin betiko aske.