Arrasateko taldetik Iker Aranegi, Ane Aranegi eta Nora Davila lehiatu ziren Tortosan, eta txapelketa "borobila" izan zela adierazi dute: Iker Aranegik txapelketa irabazi zuen bost borrokaldi irabazi ondoren; Ane Aranegik hirugarren postua erdietsi zuen lau borrokaldi irabazita; eta, Nora Davilak hiru garaipen jarraian egin ondoren finalerdia galdu zuen, eta ezin izan zuen hirugarren postuko borrokaldia irabazi.
