Marka berria eginda (16.28) federaziotako txapelketan urrea jantzi du Carrascalek

Xabier Urtzelai 2026ko ekainaren 29a

Carrascal, Iruñean egindako autonomien txapelketan. Argazkia: RFEA

Espainiako federazioen txapelketa jokatu dute asteburuan Iruñean, eta Eneko Carrascalek beste koska bat eman dio marka pertsonalari, zortzi zentimetrokoa zehatzak izateko, eta Sergio Rodriguez eta Pau Verges mendean hartuta urrea jantzi du.

Joan den astean Harmailatik saioan egindako elkarrizketan Andoni Calbanok eta Eneko Carrascalek aitortu zuten sentsazio onekin zebiltzala, eta uztailaren 24ko Espainiako Txapelketara begira lan ona egiteko esperantza zutela. Bada, esandako horiek asteburuan berretsi ditu Eneko Carrascalek, Iruñean jokatutako federazioen Espainiako txapelketan onena izan da eta salto hirukoitzean. Eta gainera, marka pertsonala zortzi zentimetrotan ondu du (16,28). 

Euskadiko selekzioak ondo hasi zuen txapelketa, laugarren egon zen tarte batean, baina arratsaldeak aurrera egin ahala, eta jakinda Euskadiko taldeak atleta garrantzitsuei dagokienez baja asko zituela, postuak galtzen joan zen, zazpigarren geratzeraino.

Esan moduan, baina, albiste pozgarriena Carrascalek eman zuen. Eta azken saiakeran eman zuen onena, gainera. 15,33koa eginda, eta balio gabeko beste jauzi batekin, azken asteotako mailatik urrun zebilen. Baina, azken saiakeran hegan egin zuen, 16,28koa eginez.

200 metroko lasterketari dagokionez, Andoni Calbanok 20.71ko marka egin zuen eta bigarren sailkatu zen Oriol Sanchezen atzetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak