Monterron parkea jendez bete du 'Hauspoa eta tunela' dokumentalaren emanaldiak

Ibai Irasuegi Garai 2026ko ekainaren 28a

Gorka Hermosa urretxuarrak zuzendutako Hauspoa eta tunela dokumentalaren emanaldia egin zen atzo gauean Arrasaten. Ikus entzuneko lanaren proiekzioa eta zuzeneko musika uztartu ziren ekitaldian. Bertaratutako kideek gustura ikusi eta entzun zituzten dokumentalaren atalak, eta, baita ere, trikiti, txalaparta eta kantuez osatutako zuzeneko emanaldiak. 

Jendez bete zen Monterron parkea atzo gauean Hauspoa eta tunela ekitaldiaz gozatzeko, eta txaloz eskertu zuten bai Hermosaren eta bai ekitaldia musikaz girotzeko ardura izan zutenen lana. Dokumentalak trikitixaren jatorriari buruz dihardu, eta Zumarragara kasualitatez heldutako akordeoi txiki batetik gaur egungo euskal musikaren ikur bilakatzera arte izan duen bilakaeran egiten du azpimarra.

Beraz, instrumentuaren balioa azpimarratzeko, dokumentala hamar zatitan proiektatu zen, eta musika aktuazio bana egin zen proiektatutako atal bakoitzaren ondoren . 

Monterron parkea jendez beteta atzoko dokumental emanaldian. Argazkia: Goiena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak