Fagor Electronica eta Mondragon Unibertsitatea elkartu egin dira industria teknologien garapena bultzatzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko ekainaren 22a

Alde bietako ordezkariak hitzarmena egin ostean.

Lau urterako luzapena du hitzarmenak eta arlo akademikoaren eta enpresarialaren arteko lotura sendotzen lagunduko du.

Ezagutza sortzea, teknologia berriak garatzea eta kualifikazio handiko talentua prestatzea ahalbidetzeko sinatu dute akordioa Fagor Electronicak eta Mondragon Unibertsitateak. Lau urteko iraupena izango du hitzarmenak eta denbora horretan I+Gko proiektu bateratuak garatu ahal izango dituzte, bai eta unibertsitate eta enpresa-harremanak sendotu eta profesionalen eta ikertzaileen etorkizuneko belaunaldiak prestatu, industriarentzat funtsezkoak diren eremu teknologikoetan. Alde bietako profesional, irakasle zein ikasleekin eratuko dira taldeak, ezagutzaren transferentzia eta industrian gaitasun berriak txertatzea bultzatuz.

Jarduerak Fagor Electronicaren etorkizunerako estrategikoak diren arlo teknologikoetan oinarrituko dira. Nabarmentzekoen artean: potentzia-bihurgailuen diseinua, kontrol eta modulazio-sistemak, energiaren biltegiratzea, elektronika txertatua, FPGA, zibersegurtasuna, adimen artifiziala, fabrikazioko teknologia aurreratuak eta gailu erdieroaleen simulazioa.

Ikerketa eta berrikuntza-proiektuez gain, hitzarmenak prestakuntza-programak elkarrekin diseinatzea, enpresako profesionalek jarduera akademikoetan parte hartzea, gradu eta master-amaierako lanak eta doktorego-tesiak egitea, enpresetan praktikak egitea eta enplegagarritasuna, eta gazteen talentuaren garapena sustatzea ere aurreikusten ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak