Freskura egitasmoa uztailaren 1etik 24ra bitartean gauzatuko da Musakolako igerilekuan. Tarte horretan, euskarazko irakurgaiak, mahai jolasak eta beste hainbat jolas maileguan hartzeko aukera egongo da 16:30etik 20:00etan. Eta horrez gain, eguenetan, 18:00etatik 20:00etara, haur, nerabe edo familia osoentzat ekintzak ere egongo dira, talde jolasak, erronkak edo jolas kooperatiboak, adibidez.
Txatxilipurdi elkarteak eta Arrasateko Udaleko euskara sailak antolatu dute aurten ere Freskura egitasmoa, adin tarte guztietako igerilekuko erabiltzaileei aisialdi hori euskaraz ondo pasatzeko modua eskaintzeko. Aintzira Errasti izango da aurten txoko horretan egongo den erreferentziazko pertsona; @freskua_2026 kanalean emango dute ekintzen berri.