Ainhoa Plaza eta Katixa Navarro, Espainiako erlojupeko txapeldun

Eneko Azurmendi Barrena 2026ko ekainaren 20a

Gaur hasita, txirrindularitzako Espainiako eskolarteko txapelketak jokatzen ari dira Torrejon de Ardozen (Espainia), eta bi arrasatearrek garaipena lortu dute, Euskal Selekzioarekin, kadete mailan.

Taldekako erlojupekoan onena izan da Euskal Selekzioa gaur, zapatua, 10,1 kilometroko ibilbidea 14 minutu eta 18 segundotan eginda. Bigarren sailkatu da Katalunia –bost segundora– eta hirugarren, Gaztela eta Leon –hamalau segundora–. Euskal Selekzioaren laukotean egon dira, hain zuzen, Ainhoa Plaza (Igamo Packaging) eta Katixa Navarro (Zu-k Limousin) arrasatearrak. Bihar, domeka, errepideko lasterketa jokatuko dute.

Elizburu, hirugarren Zaldibarren

Kadete mailan, halaber, gaur Zaldibarren jokaturiko lasterketan, Ulma Aloña Mendiko Enzo Elizburu hirugarren sailkatu da, Mendiko Saria irabazteaz gain. Era berean, Ulma Aloña Mendi taldekako txapeldun izan da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak