Xaboia egiteko tailerra izan dute bertako produktuen azokan

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2026ko ekainaren 20a

Hirugarren zapatuko bertako produktuen azokari etxea eta arropa garbitzeko xaboia egiteko ikastaroa batu zaio gaur goizean. Idurre Aranguren, Ekoudalatx mintegi ekologikoko kidea, aritu da ikastaroa eskaintzen.

Goizean zaparrada handia egin badu ere, normaltasunez eraman dute aurrera ohiko bertako produktuen azoka. Behin azoka martxan zegoela, 11:00etan eliza azpiko arkupean xaboiak egiteko tailerra eskaini du Idurre Arangurenek, Ekoudalatxeko kideak, azokan bertan beraien produktuak eskuratzeko aukera ere egon da. 

Bederatzi emakume izan dira guztira, xaboia egiteko tailerrean izena eman zutenak eta goiz pasa atsegina izan dute; etxea eta arropa garbitzeko xaboia nola egiten ikasiz. Pausoz pauso xaboia egiten eta azalpena ematen aritu da Aranguren, eta bertaratu direnen zalantzak argitzeko momentuak ere hartu ditu.

Segurtasun neurrietan arreta berezia jarri du, xaboiaren osagai nagusietakoa den soda kaustikoaren erabilera ona egiteko: nola berotu, zein materialekin ezin daitekeen elkartu, neurriak zehaztu... Xaboiaren erabilera egokia egiteko aholkuak ere eman ditu. Behin xaboiaren nahastea eginda, gerturatu direnen artean banatu eta etxea eramateko aukera izan dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak