Palentziako Mendietan aritu dira Besaideko 39 mendizale

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2026ko ekainaren 19a

Besaide Mendizale elkarteak antolatuta ekainaren 12 eta 14a bitartean, 39 mendizalek irteera egin zuten Palentziako Mendietara eta bertan lau tontorretara joateko aukera izan zuten. 

Palentziako mendietako irteeran; Peña Redonda, Pico Almonga, Pico Las Cruces eta La Tejeda de Tosande tontorretara igotzeko aukera izan dute mendizaleek. Bestalde, Romana de La Olmeda hiria ezagutzeko bisita gidatua egiteko tartea ere hartu zuten zapatu arratsaldean. 

Besaide Mendizale elkarteak antolatutako hurrengo irteera uztailaren 5ean izango da, Nafarroako Adi mendira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak