Urteroko emanaldiez gain -Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundearen aldeko kontzertua, Gabonetako eta ikasturte amaierako emanaldiak-, Goikobalu Txikik aurten hitzordu berezia izan zuen martxoan, Pucciniren La Bohème operan izandako parte-hartzearekin. Bestalde, aurten ere Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatutako topaketetan parte hartu dute. Txikiek, Korukiri 40 milioi segundo obran abestu zuten urrian, Tolosan; gazteen kasuan, horiek ere Gipuzkoako beste gazte abesbatza batzuekin batera, martxoan Hondarribian izandako Kantua Dantzan 2026 topaketan parte hartu zuten, Errenterian kontzertua eskainiz.
Horrez gain, "aipamen berezia" egin nahi izan diote Olatz Zuazubiskar diseinatzaile eta ilustratzaile arrasatearrari, Goikobalu Txikiko kamiseta berrien irudia egiteagatik: "Mila esker Olatz!".
Hurrengo ikasturtean Goikobalura batzeko dei egin dute: 669 83 34 38 telefono zenbakian edo Goikobaluren webgunean.

Iturbide egoitzako emanaldia, ekainaren 11n. Argazkia: Goikobalu.