Gipuzkoako Txapelketak jokatuko dituzte asteburuan Mojategin

Xabier Urtzelai 2026ko ekainaren 18a

Ekain hasieran Mojategin egindako parte-hartze libreko saioan, abiadura lasterketako irteera.

Asteburuan Mojategin batuko dira Gipuzkoako atleta onenak, 400 inguru, bertan jokatuko dituzte eta Gipuzkoako txapelketak, bai bakarka eta baita taldeka ere. Zapatuan arratsaldez izango dira atletak lehian (16:00-20:00), eta domekan goizez, 10:00etan hasita.

Aire libreko denboraldia puntu gorenera iristen ari da, eta ekain eta uztail bitartean atletek zenbait txapelketa jokatuko dituzte. Inguruko atletek oaingo asteburuan ez dute urrun joan behar izango, Arrasate Atletiko Taldeak etxera ekarriko dituelako Gipuzkoako txapelketak, Mojategira. Gainera, atletak bakarka edo taldeka lehiatu ahal izango dira.

Hain zuzen, Kluben arteko Txapelketan nahi duten Gipuzkoako klub guztiak lehiatu ahal izango dira, baldin eta
gutxienez 8 probatan parte hartzen badute. Eta, hauek izango dira kluben arteko probak: Mutilak eta nesketan, 100m, 200m, 400m, 800m, 1500m, 110metro hesiak, 400metro hesiak, luzera saltoa, salto hirukoitza, pertika, altuera eta 4x100 errelebotakoa.

Zapatua, ekainak 20 (behin behineko ordutegiak): 

16:00 Luzera gizonezkoak finala.
16:00 100 m. emakumezkoak semifinala edo finala.
16:00 Pertika emakumezkoak finala.
16:00 Pisua 3 kg emakumezkoak plp.

16:45 100 m. gizonezkoak semifinala edo finala.
16:45 Pisua 4 kg emakumezkoak finala.
16:45 Pisua 4 kg gizonezkoak plp.

17:15 Luzera emakumezkoak finala

17:30 100 m. emakumezkoak finala edo plp.
17:30 Pertika gizonezkoak finala.
17:30 Pisua gizonezkoak (5 kg, 6 kg) plp.
17:30 Pisua gizonezkoak (7,2 kg) finala.

17:35 1500 m. emakumezkoak finala denborak.
17:50 1500 m. gizonezkoak finala denborak.

18:15 100 m. gizonezkoak finala edo plp.
18:20 400 m. emakumezkoak finala denborak.
18:30 400 m. gizonezkoak finala denborak.
18:45 5.000 m. gizonezkoak finala denborak.

19:10 4x100 m. emakumezkoak finala denborak.
19:20 4x100 m. gizonezkoak finala denborak.

Domeka, ekainak 21 (behin behineko ordutegiak):

10:00 Salto hirukoitza gizonezkoak finala.

10:00 Altuera emakumezkoak finala.

10:00 5000 m. emakumezkoak finala denborak.

10:30 300 m.h. (0,762) U16 emakumezkoak plp.

10:40 400 m.h. (0,762) emakumezkoak finala.

10:50 300 m.h. (0,84) U16 gizonezkoak plp.

11:00 400 m.h. (0,84) U18 gizonezkoak plp.

11:10 400 m.h. (0,91) gizonezkoak finala.

11:20 200 m. emakumezkoak semifinala edo finala.

11:30 altuera gizonezkoak finala.

11:35 200 m. gizonezkoak semifinala edo finala.

11:45 hirukoitza emakumezkoak finala.

12:00 100 m.h. (0,84) emakumezkoak semifinala edo finala.

12:10 110 m.h. (1,06) gizonezkoak semifinala edo finala.

12:20 800 m. emakumezkoak finala denborak.

12:35 800 m. gizonezkoak finala denborak.

12:45 600 m. U16 emakumezkoak plp.

12:55 600 m. U16 gizonezkoak plp.

13:05 110 m.h. (1,06) gizonezkoak finala.

13:15 100 m.h. (0,84) emakumezkoak finala.

13:20 200 m. emakumezkoak finala edo plp.

13:25 200 m. gizonezkoak finala edo plp.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak