Lortutako emaitzez harago, klubak azpimarratu du "taldeko haur bakoitzaren hazkunde pertsonala eta kirol-garapena. Urtez urte sendotzen ari den proiektua da, arreta pertsonalizatuan, hezkuntza-laguntzan eta ikasleen garapen integralean oinarritutako filosofiari esker". 10 eta 12 ikasle arteko taldeekin egiten dute lan klubean, "jarraipen hurbila eta pertsonalizatua eskaintzeko" eta aurrerantzean ere bide bera jarraitu nahi dute. Gainera, "pertsonaren garapenari arte martzialen ikaskuntzari besteko garrantzia" ematen diotela azaltzen dute.
Datorren denboraldira begira, taldeetan egon daitezkeen plaza erabilgarrien arabera, "sarrera berriak" onartuko dituzte. Hortaz, proiektua ezagutu edo klubean toki bat izan nahi duten kideei klubarekin harremanetan jartzeko eskatu diete.