Abaroako erretiratuek Hondarribian eta Donezteben pasa dute eguna

Eneko Azurmendi Barrena 2026ko ekainaren 15a

120 erretiratuk hartu dute parte irteeran. "Egun polita izan dugu, eguraldiaren onespenarekin", azaldu dute. Beste behin ere, txangozaleek eskerrak eman dizkiete antolatzaileei, txalo zaparrada batekin.

Abaroako erretiratuek Hondarribian eta Donezteben pasa dute astelehena. 09:00etan irten dira Arrasatetik eta 10:00etan, geldialdi laburra egin dute Hernanin, urdaiazpiko bokata janez. Hondarribiara iritsitakoan, herria bisitatzeko aprobetxatu dute goiza: Alardearen ibilbidea, Kale Nagusia, parrokia eta Portua auzoa.

Ondoren, 13:30ean, irteera Doneztebera joan dira, Santamaria jatetxean bazkaltzeko. Bazkalostean, dantza-saioa izan dute, Arrasatera itzuli aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak